
Jerome Morrisey, Irlandako Hezkuntza eta Teknologiaren Zentro Nazionaleko zuzendaria:
"teknologiak, kanpoko mundua ikasgeletan era egokiago batean txertatzeko potentzialitatea dauka" (educaRed-ek eginiko elkarrizketa batetik moldatua)
IKTekin, lana, 1998an hasi genuen, Hezkuntza eta Teknologiaren Zentro Nazionala (NCTE) sortu genuenean. Honen bidez, eskoletarako egitasmo berriak, irakasleentzako formakuntza saioak eta abar sortu genituen, eskolei euren proiektu eta ideiak aurkezteko aukera eskeini zitzaielarik. Honela, ia 600 egitasmo aurkeztu zituzten ikastetxeek, harrigarria gertatu zitzaiguna antolatzaileei. Hauen artean, proiektu ezberdinak osagarrituz, sare bat eratu zuten eskolen artean eta hainbat ekimen abian jarri zituzten.
Egun, ikastetxe guzti hauek burubelarri darraite honetan lanean, teknologia eta baliabideak garatzen joan diren heinean eskeintza ere hobetuz joan da, eta ikastetxeek geroz eta proiektu hobeak eskeintzen dituzte, "Eskola Digitalen Saria"z direlarik sarituak.
Ordenagailuez gain, telefono mugikorrak, argazki kamarak, grabadorak eta abar erabiltzen ditugu, aukera anitzak zabaltzen dituztelarik gaiak lantzeko garaian. Mugikorrekin egiten duguna ataza interesgarria da, benetan: geure hizkuntza den Irlandesa sustatzen saiatzen ari gara (1921ean, Erresuma Batutik independizatu ginetik hasita), ez da, ordea, komunikazio tresna gisa erabiltzen oraindik. Orain, hau berpizteko interesak indarra hartu duenean, helburua erdiesteko ideia otu zaigu: ehundako sakeleko telefono erosi eta programa bat txertatu. Hauen bitartez, haurrek irlandesez hitz egiten dute, eta gezurra badirudi ere ondo funtzionatu du.



