2008-05-26

+ Irlanda: Sakeleko telefonoarekin esperientzia



Jerome Morrisey, Irlandako Hezkuntza eta Teknologiaren Zentro Nazionaleko zuzendaria:




"teknologiak, kanpoko mundua ikasgeletan era egokiago batean txertatzeko potentzialitatea dauka" (educaRed-ek eginiko elkarrizketa batetik moldatua)



IKTekin, lana, 1998an hasi genuen, Hezkuntza eta Teknologiaren Zentro Nazionala (NCTE) sortu genuenean. Honen bidez, eskoletarako egitasmo berriak, irakasleentzako formakuntza saioak eta abar sortu genituen, eskolei euren proiektu eta ideiak aurkezteko aukera eskeini zitzaielarik. Honela, ia 600 egitasmo aurkeztu zituzten ikastetxeek, harrigarria gertatu zitzaiguna antolatzaileei. Hauen artean, proiektu ezberdinak osagarrituz, sare bat eratu zuten eskolen artean eta hainbat ekimen abian jarri zituzten.



Egun, ikastetxe guzti hauek burubelarri darraite honetan lanean, teknologia eta baliabideak garatzen joan diren heinean eskeintza ere hobetuz joan da, eta ikastetxeek geroz eta proiektu hobeak eskeintzen dituzte, "Eskola Digitalen Saria"z direlarik sarituak.



Ordenagailuez gain, telefono mugikorrak, argazki kamarak, grabadorak eta abar erabiltzen ditugu, aukera anitzak zabaltzen dituztelarik gaiak lantzeko garaian. Mugikorrekin egiten duguna ataza interesgarria da, benetan: geure hizkuntza den Irlandesa sustatzen saiatzen ari gara (1921ean, Erresuma Batutik independizatu ginetik hasita), ez da, ordea, komunikazio tresna gisa erabiltzen oraindik. Orain, hau berpizteko interesak indarra hartu duenean, helburua erdiesteko ideia otu zaigu: ehundako sakeleko telefono erosi eta programa bat txertatu. Hauen bitartez, haurrek irlandesez hitz egiten dute, eta gezurra badirudi ere ondo funtzionatu du.



Finean, agerikoa da Teknologia Berria boterea hartzen ari dela, eta ahal den neurrian hau arpobetxatzea interesgarria iruditzen zait.

+ Presoen hezkuntzarako eskubidea eta IKTak. Venezuela.

IKT-ak, preso venezolarren hezkuntzarako inklusioa bultzatzeko estrategia bezala:

Hezkuntza denon eskubidea da, baita kartzela batean preso denaren pertsonarena ere, hilabeterako, urte batzuetarako edo bizitza guztirako dagoenarena ere. Autoestimua igotzeko baliabidea izan daiteke, "askatasuna" lortzean, ateak itxiko dizkion jendarte batean aurrera egiteko tresna,...


Preso diren venezolarren gehiengoa 25 urtetik beherako gizonezkoa da, maila sozial "baxukoa" eta oinarrizko ikasketaduna, orobat.


IKT-ek, bada, arestian aipaturiko oztopoak gainditzeko aukera interesgarriak eskeintzen dituzte, hauen bitartez aise egingo bailitzateke karrera bat, baliabide didaktiko eta egokiekin. Ikaslerentzako bidezkoa izatea ez ezik, ikasle-irakasle zubi lana egiteko ere balioko luke.
Informazio gehiagorako orrialdea.

+ ZirIKTeroak

Irakasle euskaldunak, antolatzen, Teknologia Berrien bitartez Teknologia Berriei aurre egiteko:


Aldaketa garai interesgarria bizi dugu irakaskuntzan. Teknologia berriak bete-betean sartu dira irakasleon zereginean. IKT konpetentziak nonahi aipatzen dira; ez da erraza, ez, gertatzen ari den iraultza honetan eroso sentitzea. Horregatik, euskalduna bezalako komunitate txiki batean, esperientziak partekatzea, ezagutza trukatzea... derrigorrezkoa ikusten dugu erronka berriei arrakastaz erantzun nahi badiegu.


Web 2.0 izenez ezagutzen den internet berriak izugarri sinplifikatzen du elkarlana eta kolaborazioa, komunikazioa eta elkarrizketa. Horretarako eskura ditugun tresnak sinple eta erabilerrazak dira; horren eredurik garbiena sare hauxe duzu. Txoko honetan gure ekarpenak eta galderak, gure asmoak eta nahiak besteekin partekatzeko aukera izango dugu oso modu errazean.


ZirIKTeroen gune honek irakasle euskaldunen komunitate irekia, partehartzaile eta kolaboratiboa izan nahi du. Edozein ikastetxe, unibertsitate edota euskaltegiko irakasle bazara eta komunitatera zer eskainia baduzula pentsatzen baduzu, eman zure izena. Aitzitik, zeure burua hartzaile moduan ikusten baduzu, zure jakinmina eta ikasteko gogoa asetzeko eman ezazu zure izena berdin-berdin; ez zara damutuko!

+ Barandiaran Lizeoa IKT planean murgildua

Azken urteetan teknologia berriek ikastetxean eman duten eboluzioa:


2004-05etik Ikasweb-a martxan jarria dago ikastetxean, eta urte betez Web orrian edukiak txertatzen joan gara.


2006-07an, Diseinu Grafikoko Zikloko ikasleek erakusketa digitalak burutzen dituzte Web orriaren bidez, eta urte berean (2006-07), Ikasdat aplikazioaren erabilera martxan dago.


2007-08rako erronka nagusietako bat, ikasgairen baten jarraipena "on line" agin ahal izatea izan da. Horretarako, Web orriko ikasle irakasle eremuak lantzen ari gara.


Barandiaran Lizeoaren gaur egungo materiale eta baliabide teknologikoak:

Ikastolan Zerbitzari orokorra dago eta ordenagailu guztiak sarean harremanduak daude. Ikasle, Irakasle, Administraritza eta Eremu orokorrak banatuak ditugu, irakasle bakoitzak bere eremu pertsonala izateaz gain. Ikaslgela eta Irakasle Gela guztietatik dago sarrera sare orokorrera.


Baliabideei dagokienean, ordenadore portatilak, kanoiak, sakanerrak, inpresorak, kamera eta arbel digitala, eta DVD-a dituzte.

2008-05-25

+ Grimm Proiektua

Igaro dira, jada, urte batzuk Grimm Proiektua jaio zenetik, apple-rekin. Maila eta ikastetxe ezberdinetako irakasleek sortu zuten, ideia eta izaera ezberdinekoak zirenak. Hau garrantzitsua da, denak elkartzen zituzten arrazoi bat baitzegoen: Hezkuntzarekiko konpromezua (eta ez teknologiarekikoa).

IKTak ez dira, euren arabera, helburua, bitarteko baliabidea baizik. Hauek erabiltzeak, eskolaren inguruko gogoeta egitera bultzatu zituen irakasleak, baita ikasleekin eta munduarekin nola harremantzen ziren ikustera, interesguneak aztertzera, edota teknologia era sortzailean erabiltzeko moduak eztabaidatzera ere.

Gauza txundigarriak egin dira: animazioak, pelikulak, erreportaiak, ipuinak,... eta garrantzitsuena: ikasteko eta lana egiteko beste era batez jabetu dira. Esaterako, pelikula bat eginez, elkarlanean aritzen ikasten da, lana antolatzen, ekin aurretik pentsatzen, planifikatzen eta abar.

Finean, gai ezberdinak lantzeko era dela esan dezakegu. Ordenagailuak, bideoak, kamerak eta abar erabiliz ikasleak motibatuko dituen baliabideak erabiltzea ikasgaiak ondo barneratzeko. Interneten konpartitzeko aukera ematen du, beste lekuetan eginiko ikusentzunezko lanak eta abar ezagutzeko beta delarik.

Hainbat adibide:

Ikusi Grimm Tv

Bigarren mailako haurrek musikan eginiko lana, poesia, musika eta marrazkia erabiliz:


+ Catalunyako nerabeen nobela
















Institució Familiar d'Educaciók (hezkuntzako entitateak), Literaturako Urtea zela eta leihaketa bat aurkeztu zuen: "20 kapitulu, 20 idazle", zeinak 1000 partehartzaile izan zituen.

Nahiz eta irakurketa eta teknologia berriak kontrajarritako mundu bi bezala ikusi, leihaketa honetan, dena internet bidez egiten da: kapituluen irizpideak, idazlanak, nobelaren kaleratzea,... hau dena ez zen posible izango internet gabe.

Leihaketa oro ikastetxe eta instituto guztietako ikasleei dago irikita, eta hilabete bakoitzeko 4,14,eta 24 egunetan, Jaume Turull eta bere lagunen abentura idazteari ekiteon diote ikasle guztiek, burubelarri, euren kapituloa irabazle suertatuko den itxaropen eta ilusioarekin.

Guzti honen bidez, ikasleak idaztera bultzatzen dira. Halaber, idatzi ez ezik, ondoren irabazlearen kapituloa ere irakurtzera animatzen ditu gazteak, gero honen eztabaida emateari bide egiten diolarik. Baliabide interesgarria da, beraz, nobela bat nola idazten den ikasteko, baita irakurketaz gozatzeko ere. Honetaz gain, gazteen gustoak eta psikologia aztertu eta ezagutzeko parada eskeintzen du.

Baldintza bakarra du: 1986 eta 1989 urteen artean jaiotakoa izan behar da, baita katalanez idatzi ere.



+ Ikastolen urratsa: IKASYS


Informazio alorrean aldaketa ugari ematen ari dira, eta ondotik datozen belaunaldiek, hauei ahalik eta etekinik handiena ateratzea da jendartearen nahia. Egia da, halaber, aldaketa hauek hezkuntzan berebiziko eragina dutela, eta, horregatik, premiazkoa da aro digitalaren berri ikasle- irakasle bakoitzari eta hezkuntza komunitatea osatzen duten guztiei, ahal dela inolako traumarik sortu gabe, ematea.

Ikastolen kolektiboa kontziente da gure herriarentzat informazioa eta komunikazioa ezin utzizko aukera berriak direla. Horregatik, formazioa digitalaren Euskal Herria sortzen eta aurrera ateratzen laguntzeko prest dago ikastola, non kolektiboak sakabanatzeko dagoen arriskua gaindituz, prozesu sozialki integratzailea izango den eta, egin daitekeen bezainbatean, jendarte kohesioa sendotzen ahaleginduko den.

IKT planaren helburua, Ikastolek urrats kualitatiboa eta kuantitatiboa ematea da. Horretarako, ezinbestekoa da Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikastolaren Hezkuntza Proiektu eta Proiektu Kurrikularrean integratzea, eta ondoren, Ikasleek IKT tresnak autonomiaz erabil ditzaten alfabetatzea.

Zer da IKASYS?

Tipologia zabaleko aktibitate didaktikoen bidez ikasleak oinarrizko konpetentziak lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko balio duen hezkuntza ikerketa alorreko sistema berriztatzailea da. IKASYS Proiektua, norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak (hardware), aplikazio informatikoak (software) eta , estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen multzoa da.



+ IKT-ak Hezkuntzan: Txileko esperientzia

Bideo honek Txileko Hezkuntza Ministeritzak eginiko lanaren ondorioa den "Enlaces" Sarea azaltzen du. Oso garrantzitsua izan omen da IKTak herrialdeko bazter guztietako eskoletara barreiatzeko.


IKTen laguntzaz, ikasleek teknologia berriek sortzen dituzten beldurrak gainditzeko guneak sortu dira. Honez gain, hainbat ikasgaitarako abantaila handiak suposatzen dituzten programa berri asko ari dira sortzen, eta materia hobeto ulertu eta bizitzen laguntzen dute.

Artikulo kritikoa Hezkuntza Ministeritzak eginiko kanpainaren inguruan.

Beste artikulo bat Gobernuaren erabaki falta salatzen



+ Gipuzkoa: IKTen erabilpena, oro har

  • Zein da, oro har, Gipuzkoan Teknologia berrien erabilpena eskoletan?

Hona hemen Arantzazu Madrazo, Maria Omaro, Gurutze Txurruka eta Aitziber Viscarretek eginiko Power Point xumea.

Azkoitiko San Jose de Floreaga Salestar, Ordiziako Urdaneta Oianguren, Donostiako Zurriola, eta Luberri ikastetxeak aztertu dituzte, bertako baliabideei errepasu txiki bat emanaz.

Honen bidez, hainbat gauza ikus ditzakegu. Batetik, irakasleek ez daukate formakuntzarik IKTei dagokienean, eta beraz, gai honetan aurrerapenak egitea nekeza izango da. Zeinek erabiliko du ekintza batzuetarako ordenagailua, irakasleak berak ez badu edo ezin badu hau sustatu?
















Bestetik, ikus daiteke hainbat ikastetxetan (Azkoitikoan kasu), bi ordenagailu gela daudela. Zertarako? DBHn Informatika ikasgaia lantzeko? Ingeleseko ikasleak noizbehinka joateko irakasleari bururatu zaiolako?


Argi dago, honela ikasleek ez dutela inondik inora ikasiko Teknologia Berriak erabiltzen. Edo dirudunak direnek behar bada bai, etxean ordenagailua izango dutelako. Urdaneta Oianguren ikastetxean, berriz, Teknologia Berriak zehar lerro gisa (nolabait esateko) lantzen dituzte, alegia, hainbat ariketa eta ekintza burutzeko tresna lez erabiltzen dituzte. Nik neuk askoz ere interesgarriagoa deritzot azken esperientzia honi, ikasleek hauek erabiliko dituztelako, helburua ez baina hau bitarteko izanik.



2008-05-23

+ BIT proiektua

IKTen urbilpena Down sindromea edota urritasun intelektuala duten pertsonentzat


Teknologia berriek ere, sistema hau osatzen duten zerbitzu, baliabide, eta arau guztiek bezala, pertsona guztiei egokitzeko bultzada bat behar dute, ez baitaude jendartea eratzen dugun pertsona guztiontzat eginik, patroi edo eredu jakin batentzat soilik . Hauen erabilpen egokia, jendartea osatzen dugun ororentzat interesgarria gerta daitekeenaren usteaz, pixkanaka zabaltzen joan da, eta programa, ikastaro eta egitasmo ezberdinak sortu dira hauek ikasi eta erabiltzeko zailtasunak bizi izan eta bizi dituztenentzat.
















Bit proiektuaren helburu nagusia, Down sindromea edota urritasun intelektuala duten pertsonei egokitutako IKTak sortzea izan da, lan-munduari begira bide berriak iriki asmoz.
Egitasmo hau, IKTek pertsona batzuei sor ziezazkieken muga eta oztopoak gainditzeko beharra ikusi zenean sortu zen, izan ere, guztion eskura egon behar lukeen beste informazio zerbitzu bat baitugu hau, beharrezkoa dena bizi garen jendarte ereduan.

Honela, bada, programa informatikoen ikaskuntza erraztuko zuen metodologia egokia erabiltzea ezinbestekotzat jo zen, eta bide horretatik ekin zitzaion. 1999an, errealitate hau aintzat hartuz eta behar honi erantzuna emateko, hainbat fundazio eta erakundek BIT proiektua abian jarri zuten.

Egitasmo hau, Down sindromea edota urritasun intelektuala daukaten pertsonei, berauen senide, etxeko edota ingurukoei, Hezkuntzaren munduan dabiltzan profesionalei eta formazio eta ikerketan lan egiten duten zentro eta entitateei zuzendurik dago.

Helburuak:

  • Interneteko formakuntza sistema baten bitartez, IKTenganako urbilpena erraztea.

  • IKTetan interesaturik dagoen orori (senide, etxeko, lagun,...) formakuntza eskeintzea.

  • ...
Premia bereziak dituzten haurrei egokitutako programak aurkitzeko web orrialde bat