Irakasle euskaldunak, antolatzen, Teknologia Berrien bitartez Teknologia Berriei aurre egiteko:
Aldaketa garai interesgarria bizi dugu irakaskuntzan. Teknologia berriak bete-betean sartu dira irakasleon zereginean. IKT konpetentziak nonahi aipatzen dira; ez da erraza, ez, gertatzen ari den iraultza honetan eroso sentitzea. Horregatik, euskalduna bezalako komunitate txiki batean, esperientziak partekatzea, ezagutza trukatzea... derrigorrezkoa ikusten dugu erronka berriei arrakastaz erantzun nahi badiegu.
Web 2.0 izenez ezagutzen den internet berriak izugarri sinplifikatzen du elkarlana eta kolaborazioa, komunikazioa eta elkarrizketa. Horretarako eskura ditugun tresnak sinple eta erabilerrazak dira; horren eredurik garbiena sare hauxe duzu. Txoko honetan gure ekarpenak eta galderak, gure asmoak eta nahiak besteekin partekatzeko aukera izango dugu oso modu errazean.
ZirIKTeroen gune honek irakasle euskaldunen komunitate irekia, partehartzaile eta kolaboratiboa izan nahi du. Edozein ikastetxe, unibertsitate edota euskaltegiko irakasle bazara eta komunitatera zer eskainia baduzula pentsatzen baduzu, eman zure izena. Aitzitik, zeure burua hartzaile moduan ikusten baduzu, zure jakinmina eta ikasteko gogoa asetzeko eman ezazu zure izena berdin-berdin; ez zara damutuko!

Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada